GU GEU

Bitamine Faktoria mugaz gaindiko ekoizpen kultural eta sormen lantegi bat da, kultura, diseinua eta arte garaikidea sustatu eta nazioartekotzea xede duena. Artitadetó Artisten Elkartearen proiektu bat gara eta Irunen dugu egoitza. Lurraldeari atxikiak gara. Gure kultura proiektuei eta sorkuntzari laguntzeko programei esker, gure komunitatearen sektore artistikoa eta kulturala indartzen dugu. Espazio publikoa da gure ekintza eremua. Eta bitartekaritza, parte-hartzea eta elkar sorkuntza, gure lanabes nagusiak. Genero-ikuspegia aintzat hartuta jarduten gara, eta gainera baliabideen erabilera iraunkorra bermatzen dugu.
DISEINUA & ARGAZKIA PATRICIA GÓMEZ ROJO
DISEINUA & SARE SOZIALAK PATRICIA TABERNA SOLBES
KOMUNIKAZIOA & BITARTEKARITZA CARLOS SÁNCHEZ CRESPO
EDUKIAK & NAZIOARTEA HELGA MASSETANI PIEMONTE
LAGUNTZA & EKOIZPENA SANDRA NOVILLO ALONSO
EKOIZPENA ANDER GARMENDIA ITURRIOZ
espazioa
Bitamine Faktoriaren etxea Bidasoa ibaiertzean dago, Irungo Larreaundi auzoan. Sormen lana ahalbidetzen duen espazio ireki eta malgu batean bizi gara, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko leku egokia. Bertan, negutegi-bulegoa, biltegia, sukalde ttipia, erabilera anitzeko espazioa eta egonaldian dauden artistentzako estudioa ditugu.
Sareak
Lankidetzan eta sarean lan egiteak proiektuak sendotzeaz gain, bertan dihardugun eragileok ontzen gaitu. Nekatoenearekin batera Mugakide sortu genuen, mugaz gaindiko kooperazio bultzatzeko asmoarekin. Eta Trans Europe Halles sareko kide gara, Europako hiritarrek eta artistek sustatutako 100dik gora kultura egitasmoak biltzen dituen Europako sarea.