
2017
BAR #6
BIDASOA ART RESIDENCY
Euskal Herrian bizi diren bitartean (40 egun) proiektu bat aurrera eraman nahi duten Espainian bizi ez diren edozein hiritartasuneko (espainiarrak izan ezik) eta edozein arte diziplinako artistei zuzendua dago.
Ipar Euskal Herriaren eta Espainiaren artean dagoen Bidasoa Eskualdean (Irun, Hendaia eta Hondarribia) egonaldi bat egin nahi duten edozein hiritartasuneko artista atzerritarrentzat da.
Egonaldi hori egiten duten bitartean aurrera eramango duten proiektuaren gaia izango da artistak zer-nolako ikuspegia duen Euskal Herriarekiko. Horretarako, proposatzen dugu artista euskal testuinguruan bizitzea hemen dagoen bitartean, eta bisitak nahiz elkarrizketak egitea gaur egungo hainbat kultur erakunderi. Helburua da artelan bat egitea eta gero lan hori Euskal Herriko hainbat lekutan erakustea.
ZERTAN DATZA?
Egonaldia 40 egunekoa izango da eta denboraldi horretan artistak etxebizitza partekatua izango du bizitzeko, eta estudio tailer bat eta lanerako gunea ere izango ditu. Gainera, aholkularitza eta ekoizpena emango zaizkio eta baita euskal artearen eta kulturaren inguruko pertsonekiko kontaktua ere, bere proiektua aurrera eraman ahal izateko.
DEIALDI GEHIAGO
BAR #10
BIDASOA ART RESIDENCY
Bidasoa Artist Residency Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.
Deialdi honek sorkuntza eta ikerketarako egonaldi bat sortzea du helburu, non artista batek “marjina” kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo baitu. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinatan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.
ZERTAN DATZA?
Bitamine Faktoriak eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:
-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.
-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.
-Lan egiteko eremua.
-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).
-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.
-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).
-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.
-Komunikazioa eta hedapena.
*Bitamine Faktoriak gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.
EPEMUGA
2022ko azaroaren 7a
EAS-EZE #7
EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere.
ZERTAN DATZA?
Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.
Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte aretotan, museotan, kulturgunetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.
EPEMUGA
2022ko azaroaren 7an.
INFO
enter@bitamine.net
IZOKIN #9
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK
Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.
Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.
ZERTAN DATZA
Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa.
NORK JASO DEZAKE
Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan) lurraldeetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.
HAUTATZE IRIZPIDEAK
Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.
Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.
EPEMUGA
2022eko urriaren 24a.