
2020
ITSASARGI & KIMA / INSTALAZIOAK
Bitamine Faktoriak Eguberriko azokaren karietara, proiektu artistiko berezi bat diseinatu eta zuzendu zuen. Talde-lanak, hogei bat artistarekin lankidetzan gauzatuta, ikusleen arreta erakartzeko eta tokiko sormen-komunitatearen lana nabarmentzeko xede izan du, kultura sektorearentzat urte nahasi eta zail bati amaiera emate aldera. Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Arloak sustatutako jarduera da azoka.
ITSASARGI ✨
Itsasargi esku-hartzeak gure arreta erakartzen du eta beste ikuspegi batetik behatzera gonbidatzen gaitu, inguratzen gaituenaz hobeto jabetzeko. Metafora bisual honek argia dakarkigu, etortzear dagoen ona irudikarazten gaitasunaz.
Espazioa hartzea, airearen handitasunak betetzen du hutsunea.
Formen metaketak inguratzen gaituenaren dimentsioa argitzen du.
Metafora bisual honek geldiarazten gaitu, eta jabetzen ez garen ingurua behatzera eragin.
Hain astiro pasatzen dira uneak, non so egitera bultzatzen gaituzten.
Farozainak : Judas Arrieta, Iñaki Oyarzabal, Bitamine Faktoria
Argiztapena : Jose Zapiain
/
KIMA 🌿
Esku-hartzean kultura alorrean lanean diharduten Irungo eta eskualdeko hainbat artistaren obrek egiten dute bat. Haien ekarpenek hurbileko ikuspegi artistiko bat eskaintzen digute testuinguru berezi honetan, zuhaitzetatik muskildutako adar-kima berriak balira bezala.
Bertako kimuak:
AG Caligrafía - Ainhoa Gordo, Ane Borreguero Oliden, asiertxosololaama!!!, Cristina Juaniz, Goizeko Izarra, Hache - Sarah Grandes, Haritzetan Atelier, Iciar Sánchez Parra, Iratxe Aires, Iratxe Colado, Itsaso Labari, Itziar Basterretxea Seijo, Javier Paule, Julia Lasa, Juncal Alfonso Aguilar, Loidi Miriam, Lorena Martínez Oronoz, Maialen Arocena, Mr Woodman, Patri Taberna Solbes, Patricia Gómez Rojo Inwoko, Restta estudio - Raquel Garcia, Von Jauregi, Xabi Amunarriz Rodriguez
Artea eta kultura etengabe sortzen omen dira, iturburu amaiezina dela uste dugu. Baina, gure zuhaitzak zaintzen ditugun bezala, kultura eta artistak ere zaindu behar ditugu haz daitezen.
Aurten bestelako adar-kima sortu dira plazako zuhaitzetan, artea darie adarrei. Eta baso mardul batek eguzkitik eta euritik babesten gaituen modura, arteak ere hala egiten duela sinetsita gaude.
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

PROIEKTU GEHIAGO
KULTURBOX
Kultura kontsumitzeko modua nabarmen aldatu da azkenaldian. Digitalizaziorako dauden joerei koronabirusaren eragina gehitu zaie. Horrek eragin oso negatiboa izan du aurrez aurreko kultura-jardueraren garapenean, baina artea eta kultura kontsumitzeko modu berriak garatzeko aukera eman du, online eta gehien interesatzen zaizkigun edukiak aukeratuz, horietaz gozatzeko, nahi dugunean, nahi dugun lekuan eta nahi dugun bezala.
Parametro-aldaketa horrek, jakina, arte-sorkuntzarekin, artearen kontsumoarekin eta kultura-ondarearen hedapenarekin zerikusia duen guztiari eragiten dio. Gainera, gogora ekarri behar da ondarearen balio-katearen eta elkarri lotuta dauden sei urratsen garrantzia: identifikazioa, dokumentazioa, balorazioa, kontserbazioa, hedapena eta hausnarketa.
Bi kontzeptuak batuta, hau da, kontsumo artistiko-kulturalaren modu berriak eta ondarearen balio-katearen garrantzia, sortu da proiektu hau, eta artearen eta ondarearen zabalkundea du ardatz, diseinuaren eta arte garaikidearen giltzarrietatik zaindutako estetikarekin uztartuta. Horrela sortu zen KulturBox, kulturara modu erraz, inklusibo eta erosoan hurbiltzeko kutxa artistiko sorta, kalitatezko formatu berri bat eskainiz, arlo ludikoa barne hartzen duena eta kultura nahieran gozatzeko aukera ematen duena.
Kulturarekiko eta artearekiko nolabaiteko interesa duen edonorentzat diseinatua dago KulturBox, edozein dela ere duen prestakuntza edo ezagutza. Jende geldiezina, ingurunea ezagutzeaz arduratzen dena eta inguruko ondarearekiko sentsibilitatea duena, ezagutzeko eta ikasteko gogoa duena, baina baita kalitatezko aisialdiko jarduerak bilatzeko gogoa ere.
Maria José Noain Maurak (Aspasiako bidaiak proiektukoa) eta Bitamine Faktoriako Helga Massetani Piemontek osatutako tandemak babesten du KulturBox proiektua.
IKERKETA
Egoitza artistikoak / Ikuspegi berriak
Pandemia eta konfinamendu aldia eta ordura arte genituen askatasun askoren mugak gainditu eta gutxira sortu zen Bitamine Faktoriak azken 10 urteotan deitutako sorkuntzarako laguntzen programak berrikusteko ekimena.
Egia da orainaldi berria aldatu egin zela gertatutakoen ondorioz. Ekonomian eragina izan zuen, familia askok galdu zituzten maite zituzten pertsonak, galduak eta etsia hartuta sentiarazten gintuzten eguneroko errutinak eta aurrean genituen muga aldakorrek. Baina, gainera, pertsonok aldatu egin ginen. Gutako askok aprobetxatu dugu parentesi hori gelditzeko, hausnartzeko, aztertzeko, geure buruari errua egozteko, batzuetan galdu egiten dugula onartzeko eta, are gehiago, eginbehar akigarri horiek gainetik kentzeko. Gure helburuak zalantzan jarri eta erantzunak bilatu, horixe da kontua.
Arduragabea zen ordura arte gure egituran proposatu genuen ereduarekin jarraitzea, baina erantzunak ez ziren bakarrik agertuko, bilatu egin behar ziren.
Esparru horretan, lan luzea proiektatzen zen, fase zehatzetakoa, elkarren artean artikulatuak eta elkarren segidakoak denboran.
2021eko azaroan ikerketa lan bat jarri zen abian Euskal Herriko arte eta kultur sektorearen egoera ezagutzeko, eta 2022an zehar garatu zen.
Pertsona asko inplikatu dira lan-prozesuan, eta hori ezagutza-iturri baloraezina izan da, eta guztioi esker partekatu ditzakegu emaitza horiek. Bihotz-bihotzez espero dut emaitzak erabilgarriak eta emankorrak izatea sektorearentzat.
www.bitamine.net webgunean deskarga daiteke ikerketaren emaitzak biltzen dituen txosten osoa, Proiektuak atalean.
CBA SORKUNTZA ESPAZIOA / LANDA-LANA
2021ean, Irungo Udaleko kultura-arlotik, CBA kultura-zentrorako programatutako handitzearen ondorioz, handitze horren zati bati buruzko gogoeta bat hasi zen, sorkuntza-gune batera bideratuko dena.
Edukiaren ikuskera orokorrari, erabilera espezifikoei, lortu nahi diren helburuei eta tokiko testuinguruan lekua izango duen espazio bat proiektatzeko kontuan hartu behar diren behar espazialei buruzko hausnarketa-unean gaude.
Lortu nahi den helburua kultura-arloak sustatutako kultura-proiektu estrategikoei ostatu ematea da, baina, bestalde, proiektu horiek elkarrekin bizitzea eta hiriko beste kultura-eragile publiko eta pribatu batzuez elikatzea, baita zentroko gainerako gune eta proposamenez ere.
Erronka horretatik abiatuta, landa-lan bat proposatzen da. Hiru saio egin ziren kultura eta gazteria arloko lantaldearekin, tokiko arte-kultura sortzeko eta zabaltzeko gune baten erabilgarritasuna proiektatzeko eta dimentsionatzeko landu beharreko hiru gai nagusiei buruz.
Saio bakoitzak alderdi jakin bat izan zuen ardatz:
– Diskurtso-lerroa
– Nazioko eta nazioarteko testuinguruaren azterketa.
– Proiekzio lokal-espaziala.
Landa-lana amaitu ondoren, txosten bat idatzi zen kokalekuaren alderdi sozial eta kulturalari begira, haren erabilgarritasunaren eta bizigarritasunaren ildotik










