
2018
KONTENPORANEA #3
ERAIKUNTZA
Kontenporanearen hirugarren edizioak eraikuntza du ardatz, ideiaren kontzepzio zabalean, lau norabidetan hedatzen den programazio sendo eta jasangarria konfiguratzeko: ideien sorkuntza, eremua, gizartea eta ingurumena. KEOA 2019 ekitaldiak kanpoaldean dago kokatuta, gure eskualdeko arte-proiektuei ikusgaitasun handiagoa emateko eta hiritarrekiko harreman berriak sustatzeko.
Oraingoan, Andrea Villamor Sanchez eta Patricia Taberna Solbes (Irun), Ane Lekuona Mariskal (Hondarribia) eta Viveca Tallgren (Hendaian bizi den Finlandiako emakume bat) izan ditugu komite antolatzailearen kide. Haiek guztiek artearen historian, kultura-kudeaketan eta diseinu grafikoan dute eskarmentua. Lantaldeak duen diziplina anitzeko izaerak prozesua aberastu du; Bitamine Faktoriak, berriz, laguntza eta gidaritza eskaini.
Kontenporanea 2018ko maiatzaren 18tik 20ra ospatu zen Irungo San Juan Plazan.
ARTISTA GONBIDATUAK
AINARA LEGARDON / ANDREA ESCARGOT / ALLAN DAASTRUP / AUTOBIOGRAPHIKAL / DAUDANE / HELENA GOLAB / IGOR REZOLA / OLALLA GÓMEZ / SOLAR SOUND SYSTEM / TODO POR LA PRAXIS (TXP)
ERAKUSKETA
AKSEL HAAGENSEN / CAMILLE PERROTTET / DAVID SALCEDO / FERNANDO ANTONIO VELÁZQUEZ / MAX PROVENZANO / NAUSHIN AHMED / RAFAEL TRIANA / ROJO SACHE / SEAN CHAM
ARTE MERKATU ESKURAGARRIA
APOTHEKE STUDIO, ARRAMAZKA, BASQUE CERAMIC DESIGN, CAMILLE PERROTTET, GAROA ILUSTRAZIOAK, IMANOL RIBERA, JONE TABERNA, JULIA LASA, LEIRE LLANO, MIRIAM LOIDI, MR. WOODMAN, OUCHINI, ZOCCO HANDMADE, + LO VI (muffins & cookies faites maison)
ESKER ONA
GORKA LOMEÑA SLU
Gorka Lomeña eraikuntza enpresari eta bere lantaldeari jarduera guztiak hartu zituen azpiegitura prestatzen eta antolatzen eskainitako laguntzagatik.
Galeria
KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

PROIEKTU GEHIAGO
IKERKETA
Egoitza artistikoak / Ikuspegi berriak
Pandemia eta konfinamendu aldia eta ordura arte genituen askatasun askoren mugak gainditu eta gutxira sortu zen Bitamine Faktoriak azken 10 urteotan deitutako sorkuntzarako laguntzen programak berrikusteko ekimena.
Egia da orainaldi berria aldatu egin zela gertatutakoen ondorioz. Ekonomian eragina izan zuen, familia askok galdu zituzten maite zituzten pertsonak, galduak eta etsia hartuta sentiarazten gintuzten eguneroko errutinak eta aurrean genituen muga aldakorrek. Baina, gainera, pertsonok aldatu egin ginen. Gutako askok aprobetxatu dugu parentesi hori gelditzeko, hausnartzeko, aztertzeko, geure buruari errua egozteko, batzuetan galdu egiten dugula onartzeko eta, are gehiago, eginbehar akigarri horiek gainetik kentzeko. Gure helburuak zalantzan jarri eta erantzunak bilatu, horixe da kontua.
Arduragabea zen ordura arte gure egituran proposatu genuen ereduarekin jarraitzea, baina erantzunak ez ziren bakarrik agertuko, bilatu egin behar ziren.
Esparru horretan, lan luzea proiektatzen zen, fase zehatzetakoa, elkarren artean artikulatuak eta elkarren segidakoak denboran.
2021eko azaroan ikerketa lan bat jarri zen abian Euskal Herriko arte eta kultur sektorearen egoera ezagutzeko, eta 2022an zehar garatu zen.
Pertsona asko inplikatu dira lan-prozesuan, eta hori ezagutza-iturri baloraezina izan da, eta guztioi esker partekatu ditzakegu emaitza horiek. Bihotz-bihotzez espero dut emaitzak erabilgarriak eta emankorrak izatea sektorearentzat.
www.bitamine.net webgunean deskarga daiteke ikerketaren emaitzak biltzen dituen txosten osoa, Proiektuak atalean.
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA
Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau.
Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. "Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena" (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun.
“Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.
Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
2022
Bibliografia
RIBERA #6
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu, uraren kulturak harreman sozialetan duen eragina ere aintzat hartuz. Diziplina anitzeko prozesu artistikoetan oinarritzen da eta elkar sorkuntzaren, partaidetzaren, ikerketaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten du. Seigarren edizioa 2021eko irailaren 18an, larunbatarekin, ospatuko da Bidasoaren ibaiertzean. Urrian berriz emaitzen aurkezpena burutuko da CBA gunean.
CHECKPOINT
Infogunea
OROIMENAREN HORMAK
Horma esku-hartzea
MAIALEN AROCENA
JABIER RODRIGUEZ
RIBERA BEKAK
Humanitateen eta arteen alorrean ikerketa-ekintza izaerako proiektuak garatzeko esparru iraunkorra sustatzen du deialdi honek. Artista + antropologo bikoteak mugaz gaindiko lurraldean, Bidasoa ibaian eta bere eremuan bereziki, lanean aritzen dira.
Mugaz besteko esanahi kulturalak
Amaia Molinet y Olesya Dronyak
Ribera beketako bati esker aurrera eramandako izen bereko proiektuaren esparruan egindakoikerketan oinarritutako esku hartze artistikoa.
Larreaundi, langile-auzo baten dokumentala
Tamara Cuéllar y Félix Martín Cámara
Instalazioa (argazkiak)
Langile-auzo berri batean memoria bisuala. Larreaundiko auzotarren testigantza eta oroitzapenetan oinarritutako dokumentala.
10:00h
ABERE BA
BIGARA
Palíndromo Tailerra - Materialak barne
Palindromoak ezagutuko ditugu animalien izenekin jolasean: hitza, irudia eta ahotsa.
Iraupena: ordubete
11:00h
“ORILLAS”
INKO MARTIN
Radioperformance
“Orillas” fikziozko soinu-lan bat da. Ahotsaren, zuzenean sortutako soinu-efektuen eta soinu-atzealdeen bidez, soinuan zeharreko bidaia bat proposatzen die ikus-entzuleei. Horretarako, emakumezko antropologo batek Peruko Amazonasen bizi duen esperientzia izango da ardatz; hots, berez garenarekiko eta inguratzen gaituenarekiko konexio-, esplorazio- eta berraurkitze-esperientzia.
Gidoia eta muntaketa: Inko Martín. Antzezlea: Saioa Royo. Soinu-teknikariak: Mikel Cerezo eta Eneko Yaben.
10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
Iraupena: 40 minutu
12:00
NATURA ETA DARDARA
IDOIA ZABALETA, SOFÍA ASENCIO, CHUS DOMINGUEZ Y TOMÁS ARAGAY
Ibilaldi gidatua
"Natura eta haren dardara" ekimenak ibilaldi pausatu bat proposatzen du Bidasoa ibaiaren ertzean barrena, haren itsasorako bidean. Ibaiko korronteak ahots eta ikuspuntu desberdinen bidez begiratzeko eta entzuteko gonbita egiten zaie ibiltariei.”
Iraupena: ordubete
7 urtetik gorakoentzat gomendatua
Abiapuntua: checkpoint-a; 10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
13:00
BELARRIZ SU(S)MATU
MAITE ARROITAJAUREGI (MURSEGO)
Tailerra
Gure inguruan etengabe hedatzen ari den pieza musikal bat da soinu-paisaia; gu, aldiz, haren entzule, jole eta konpositore gara aldi berean.
Iraupena: ordu eta erdi
10 urtetik gorakoentzat gomendatua












